Seleccionar página

“Liburu honek diseinuaren gramatika eta ortografia irudikatzen ditu, eta printzipio horiek ulertzean oinarrituko dira ondorengo sorkuntza-garapenetarako.”

Gráffica komunibide digitalean adierazten duenaren arabera, Carlos Márquez unibertsitateko irakasleak esaten duena da, heziketa formalean konposizio eta bisualaren oinarriak irakasketan ez erakustea arazo larri bat dela. Bere kasuan, beti grafikako ikasleak izugarrizko ezagutza faltarekin ikusi ditu, beraz honi buelta bat emateko liburu bat sortu du: Perspektiba eta konposizioaren oinarriak. Liburua grafikako ikasleei zuzenduta egon arren, interesa duen edonork ulertzeko modukoa dela dio.

Nire ustez oso baliagarria, oso ados nago artikuluak dioenarekin, diseinuko profesionalak, profesional bihurtu aurretik oinarri batzuk izatea ezinbestekoa da, beste profesioen antzera. Heziketa formala ez dago artera ez diseinura bideratuta. Ezagutza asko lortzen dugu DBH amaitzeko, baina zer ikasten dugu konposizioaren eta perspektibaren inguruan? ezer ez. Eta horrek profesional hauen ikasketa lanketa luzatzen du. Baina beste alde batetik, pertzepzioa hain pertsonala den heinean, danok bat egiten dugun oinarri basikorik egongo al da? hor nire zalantzak ditut. Liburuaren arabera bai. 

Baina egongo al da? Nire ustez pertzepzioa nola hauteman erakustea basikoagoa izango litzateke, pertzepzio base bat irakatsi beharrean. Beste alde batetik, kontrakoa den arren, sinisten dut, diseinuan printzipio batzuk egon behar direnaren beharrean. Akats bisualak ez sortzeko.