Ni <3 naiz,
Ulertu ez duenarentzat, Bihotz. Izen berezia den arren, nire burua ongi identifikatzen duela esango nuke.
Diseinua eta Diseinu Grafikoa maite dudan profesioa izateaz gain, Marketin eta Publizitatean aditua naiz. Izan ere, nire trebetasunak eta gaitasunak sektore honetan garatzeak izugarri motibatzen nau. Beti ere, hobetuz eta gauza berriak ikasiz. Pertsona ezberdinekin edota taldean lan egitea asko gustatzen zait.