Tambo+ izeneko markak gaurko egunerako egindako kanpaina oso ezaguna egin da mundu osoan. Tambo+, Peruko enpresa katea da, denetarik saltzen duena. Atzo, hilak 7, sare sozialetan ‘promociones de infarto’ batzuk aurkeztu zituen.
Ondorengo argitalpen batean azaldutakoak gure herrialdeko emakumeen inguruko zifra sendo eta errealak nabarmentzen ditu. Hala, lehenik eta behin, kafea dago. Horren arabera, 2022an 17,000 kasu baino gehiago erregistratu ziren emakumeen aurkako indarkeriagatik. Testu bakoitzarekin esaldi bat dago:
“La promo es falsa, el problema es real”.
Marka honek errealitatea erakusteko beste modu bat erakutsi digula esango nuke. Irudia zikintzeko arriskua izanik, mezu errealak bidaltzeko modu originala. Izan ere, diseinu aldetik ez da batere berezia, betiko promozio formatua erabiltzen dute. Testua da garrantzia hartzen duena. Beraz, promozioak faltsuak ala benetakoak?
