Artikulu honen arabera, Espainia Packaging sektorean europa mailan 10 onenetan gelditu da World Packaging Organistation (WPO) antolatua. Esaten duenaren arabera, ez da erraza lehiaketa honetan parte hartzea, arinago beste sari batzuk izan behar dituztelako. Hauetako batzuk:
- 8 litroko enbase oktogonala Bezoya uraren Bag in Box. Smurfit Kappak garatutako ideia.
- Salloko Concentralia garbiketa-produktu ultrakontzentratuak.
- Kartoizko packa Flexomeden Naturtortilla izeneko ogitartekoentzat.
- Beardburys x Gas Monkey Carobel ‘s Cosmeticsen edizio mugatuko kutxatila berrerabilgarria.
- Autajon Durero Packaging enpresak fabrikatutako Pack Match Tonic Water izeneko tonikarako saski itxurako ontzia.
Harrigarria iruditzen zait Espainia diseinu munduan punta-puntakoa izatea. Horrek oso atzeratuta ez gabiltzala adierazten du, sortzaileak eta kapazitate handikoak garela. Gainera, artikuluak dioenaren arabera, guztiak material sostenibleekin eginda daude. Planetaren ongizatea lehentasun bezala jarriz. Nire ustez garrantzitsua da sektore hau sostenibilitatean oinarritzea nahiz eta kostuak altuagoak izan.
Laburbilduz, honetatik ateratako ondorioa, planetaren ongizatearen bila joatea da gure lan eta proiektu guztietan. Eta sortzaile honen bezalako ideologiak izatea.
