Kolore honetako ezpainetakoak betikoak dira, hau da, ez dira inoiz modaz pasatzen. Formatu ezberdinetan aurkitu daitezke, bai barran, likido formatuan edota arkatz erara ere. Hauen barruan ere milaka tonu ezberdin eta textura ezberdinak banatzen dira, bai Gloss erakoak, mateak, fijoak, balsamoak… izugarrizko mundu haundia da. Nire ustez, objektu honek gauza asko sinbolizatzen ditu. Aldez aurretik esan beharra dago, hau ikusten dugunean,
emakumezko batekin pentsatzen dugula, eta argi utzi nahi dut, nire ustez objektuek ez dutela generorik. Hala ere, nik emakumezkoengan duen eraginaren inguruan hitz egingo dut. Ni neuk emakume bezala bizi izan
dudalako, eta asko erabiltzen dudalako.
Interneteko orrialde gehienen ustetan, ezpainak kolore gorriz margotzeak segurtasuna adierazten du, gogortasuna, boterea. Bestalde, gizonezkoak erakartzeko modu gisa erabili ohi da.
Nire ustetan ere, segurtasuna, gogortasuna eta boterea adierazten ditu, guztiz ados, baina gehiago sakondu beharra dago, honekin ez dut nahi esan hau jarri gabe ez ditugula sentimentu horrek sentitzen. Baizik eta, gehitu egiten ditu. Baina ez guztioi, pertsonaren araberakoa da. Guztiz pertsonala. Pertsona batzuk hobeto sentitzen dira ezpainak morgotuz eta beste batzuk era bateko arropa erabiltzen. Izaeraren parte da, eta askatasun guztiz adierazteko aukera izan beharko genuke.
Beste alde batetik, gizonezkoak erakartzeko era bat dela? Desadoz. Nire ustez, kolore gorriak denok pizten gaituen kolorea da. Baina ez dut sedukzio objektu gisa ikusten. Mundu patrialkarrean bizitzeak eramaten gaitu konklusio ezkor horretara. Emakumezkoak bere burua nahi duen bezala jartzerakoan, kalera irtetzerako momentuan kontrako sexuaren erakarpenaren bila joaten dira. Eta gauzak ez dira horrela. Esan daiteke, atentzioa lortzen duen objektua dela baina ez du sedukzio helbururik.
Objektu hau, nik nire bizitzan asko erabiltzen dudan zerbait da. Erabiltzerakoan, nire burua hobeto ikusten dut, indar gehiagorekin eta segurtasun gehiagorekin. Izan ere, kolore bizia izaterakoan, atentzioa sortzen du, eta hori momentu askotan izugarri gustatzen zait. Guztiarekin ondo konbinatzen du, eta nire aurpegiari beste bizitasun bat ematen dio. Nire autoestiman, esan daiteke leku bat duela. Makillajeak orokorrean. Honen inguruan kritika asko jaso ditut, hala nola: (kasu batzuk jarriko ditut jarraian eta ondoren nire erantzunak).
– “Natural hobeto zaude”- Zer da “naturala”? Nire ustez, norbera izatea naturala da. Nik ezpainak margotzeko orduan ni neu naiz, eta horrela komoda sentitzen naiz.
– “Pintura gehiegi”- Esaldi honek atzetik dakarrena hau da: aurpegia ezkutatu edo beste zerbait erakutsi nahi dugula etb. Eta honek sutan jartzen nau. Zer da “gehiegi”? Norberaren gorputzarekin nahi duguna
egin dezakegu.
Arte inguruari dagokionez, historian zehar arte estilo askotan aplikatu izan ohi da ezpanetako kolore hau. Adibide bat emateko, “pop art” estiloa aipatuko dut. Bertan garrantzi nabarmena ematen dio elementu honi eta hau lan askotan ikusiko da.
Era honetako koadroek, emakumeen boterea adierazten dute (nire ustez), sentsualitate puntu bat emanez. Kolore bizi honek, ezpainei garrantzia ematen dio, eta beste era bateko postura hartzen duela argi ikusten da. Ezpainak pintatzearen prozesua. Jartzerakoan sentitzen den boterea eta indarra.

