Nortasunaren erakusketa batzuetan garrantzitsua izan ohi da helburu ezberdinetako. Izan ere, Amaia Ocerinek adierazi duen moduan, norbere burua ondo ezagutu behar da marka pertsonala sortu aurretik. Mundura ateratzeko orduan, irudi finko eta trinkoa izateko, eta zuzendu nahi diogun horri konfidantza transmititzeko. Hala ere, pausu ezberdin batzuk eman dizkigu prozesu honetan abiatzeko. Esate baterako, barne galderak egin (nolakoa naiz? zeintzuk dira nire baloreak?), besteei galdetu, gure trebetasunak hauteman… Behin guzti hau identifikatuta beste guztia errazagoa izango da. Konkordantzia bat izango baitu.
Besterik gabe, pauso hauek jarraituz aurrera egin daiteke, baina nola ezagutuko dugu guk gure burua? Hain erraza da? Barne lanketa handia eskatzen duen ariketa da eta kontzientea izan behar da uneoro marka pertsonala zertarako egin nahi dugun eta nori zuzenduko diogun.
Beraz, nortasuna hitz handia da. Izaera oso zabala. Baina zure buruaren zein alderdi erakutsi nahi duzu? Hor dago galdera. Nortasunaren erakusketa kontzientea.