Gaur egun, teknologia berriek izugarrizko menpekotasuna eragin du gure gizartean. The Social Dilemma dokumentalean ongi adierazten digu, sare sozialek nola funtzionatzen duten. Algoritmoek gure burua, norbere burua baino gehiago ezagutzeko ahalmena hartu du, eta askotan sahiestu nahi den arren, teknologiaren atzetik doan artaldea bilakatu gara. Dokumentalean dioen bezala, gure emozioetan baldintzatzen dute, autoestimuan, izakeran…
Beraz, nor naiz ni? nolakoa izango nintzen ni teknologiarik ez balitz egongo? Dokumentala ikusi ondoren egindako barne galderak izan ziren. Hare gehiago, gaur egun jaiotzen diren umeetan, izakeraren sorreran, haiek lantzen dute edo sare sozialek? Argi dago teknologiaren etengabeko berrikuntzak, erosotasun handiak ekartzeaz gain arriskua ekarri digutela. Eta horrekin ez dugula ohartu nahi.
Ondorioz, zenbat dira artalde honetako ardi beltzak? seguraski, oso gutxi. Egunero-egunero jaten ematen diogun etengabeko zikloan parte-hartzen dugu. Amaierarik ikusi gabe, eta etorkizunak honela funtzionatuko duela pentsatzen. Hala ere, posiblea ikusten dut artalde batetik beste batzuk sortzen, mundua pixkanaka kontzientziatu dezakeela.